DIAMANTE I. XAKE TORNEOA.

(2013ko abenduaren 6an, Portugaleten).

 

 

 

            Portugaleteko La Belle pubean jokatu zen. Hau da, gaueko torneoen jatorria den pubean. Bi ordu eta erdiz aritu ziren xakelariak. Ordu erdiro, jokalariek opariak jaso zituzten.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Garjon Modrego.

2)    Xabier Barbazan Bilbao, puntu erdira.

3)    Joseba Llano Olabarrieta.

4)    Asier Gonzalez.

5)    Felix Rodriguez.

 

Jokalari gehiagok ere parte hartu zuten.

 

         MIKEL GARJONEK ERE BADAKI IRABAZTEN.

 

 

            Mikel Garjon Modregok 44 urte ditu. Orain Bizkaian bizi bada ere, Iruñeko Oberena taldean jokatzen du, Iruñean bizi izandako garaiaren ondorioz. Bera, sortzez, Salamancakoa da, ordea. 1.891 puntu ditu FIDE eloan.

 

            Horrelako torneo gehiago jokatuko dira. Chess-Poker Masnow modalitatean izanen da abenduaren 13ko ostiralekoa.

 

 

 

 

 

            2013-12-06.

 

                Iturria: “http://www.ajedrezvasco.com”webgunea.